XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) inortxok ere ez zuen zapata ezagutzen, eta are gutxiago jabea, eta oinetako berriak erosteko esaten ziguten...

Berandutzen ari zen eta ni tristetzen hasita nengoen.

Halako batean zapata bat falta zuen gizon bat ikusi genuen, balantzaka.

Beragana hurbildu ginenean, begi txiki eta gorri batzuekin begiratu zigun.

Eta nik zapata erakutsi nionean, gizona bazter batean eseri zen.

Orduan ni zapata janzten hasi nintzaion eta berak korroskada txiki bat egin zuen, eta ni seguru nago hura zela berarentzat eskerrak emateko modu bakarra.

Pena pixka bat sentitzen hasi nintzen amona bat oihuka hasi zenean:

- Lapurrak!

Lapurrak!

Juantxo eta biok, larrituta, korrika hasi ginen.

Gu ez ginen lapurtzen ari, baina seguru amonak hori pentsatu zuela.

Gero Juantxok bereiztea proposatu zidan, errazago ihes egiteko, eta kale estu haietan galdu ginen...